Kontzertuak eta beste opari batzuk

Imanol Garcia Landa 2016ko aza. 17a, 08:30
Alegiako Gaztetxearen 29. urteurreneko egitarauaren kartelaren irudia. TXARLI GESTEIRA

Alegiako Gaztetxeak egitarau zabala antolatu du 29. urteurrenari begira, bihartik hasi eta urtarrilaren erdira arte.

Beste urte batez, eta dagoeneko 29. aldia da, Alegiako Gaztetxeak egitarau oparoa antolatu du bere urteurrenaren inguruan. Bihar hasiko da eta urtarrilaren 14a arte iraungo du. «Gogoarekin gaude antolatu dugun guztia aurrera eramateko», esan du Alazne Jauregi gaztetxeko kideak.


Ohiko moduan, musikak presentzia handia izango du egitarauan. «Orain arte bezala, kontzertu ugari izango dira», esan du Jauregik. «Saiatu gara ere bestelako ekintzak sartzen, garrantzitsua ikusten dugulako». Alex Goikoetxea gaztetxeko kideak gaineratu duenez, «kultur alorrean ere badaude beste esparru batzuk eta horiei begira, besteak beste, hainbat solasaldi antolatu ditugu».

Urteurrenaren egitarauaren egun nagusia abenduaren 10a izango da. Goizetik gauera bitarte antolatu dituzte ekitaldiak larunbat horretarako. «Garrantzi handia ematen diogu egun horri, eta espero dugu giro ederra izatea», esan du Jauregik.

EGITARAUA

Bihar, azaroak 18

21:00. Zahagiardoa.

22:30. Kontzertuak: Humus eta Euphoric.

Azaroak 25, ostirala

19:00. Zerbeza Ferie: VinyloFest eta afaria.

22:30. Kontzertuak Kulto Kultibo eta Revolutionary Brothers taldeekin.

Abenduak 1, osteguna

19:00. Gutik zura dokumentala, Jon Maiaren eskutik. Zinema aretoan izango da saioa.

Abenduak 2, ostirala

21:00. Zahagiardoa.

22:30. Anari bakarlariaren kontzertua.

Abenduak 3, larunbata

22:30. Lendakaris Muertos taldearen kontzertua.

Abenduak 9, ostirala

19:00. Gure Kabuz ala hil dokumentala.

Abenduak 10, larunbata

11:00. Altzoko Behiekora bisita eta hamaiketakoa.

14:30. Babarrun jatea. Gero, Apalatxe.

19:00. Txaranga.

22:30. Kontzertuak: Afu eta Skasti.

Abenduak 14, asteazkena

19:00. Urre bilatzaileen bidea Alaskan ikus-entzunezkoa, Andu Martinez de Rituertoren eskutik.

Abenduak 16, ostirala

19:00. Tolosatik Tokyora bizikletaz ikus-entzunezkoa, Lander Egiarekin.

22:00. Ping-pong txapelketa.

Abenduak 17, larunbata

19:00. Dinamika, Anoetako Talde Feministaren eskutik.

Abenduak 22, osteguna

19:00. Nepal nire begietatik ikus-entzunezkoa, Gari Zubillagaren eskutik.

Abenduak 23, ostirala

Goizean. Hondakin-bilketa egingo dute Langaurren.

Umeen Eguna

16:00. Pituxa Klowntu Kontari emanaldia, Bazen Behin Clown taldearen eskutik. Ondoren, taloak egin eta jateko aukera egongo da.

Abenduak 30, ostirala

22:00. Futbolin txapelketa.

Urtarrilak 13, ostirala

22:00. Poker txapelketa.

Urtarrilak 14, larunbata

22:30. Kontzertuak: Aski Da eta Def Con Dos.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!