Argazki Rallyaren sari banaketa, ostiralean

Tolosaldeko Ataria 2016ko urr. 21a, 14:43

Datorren ostiralean, urriak 28, Alegiako I. Argazki Rallyaren sari banaketa izango da Elizpe zinean, 20:00etan. 

Ekitaldian jakinaraziko dituzte irailaren 25eko lehiaketako irabazleak. 14 lagunek hartu zuten parte guztira: sei gaztek eta 8 helduk. "Ezinbestekoa da saridunak edo bere ordezkariak bertan egotea”, antolatzaileek adierazi dutenez.

Hauek izango dira sariak:

Heldu mailan:

          Bilduma onena.

          Argazki onena.

          Alegiar baten argazki onena.

 

Gazte mailan:

          Bilduma onena.

          Argazki onena.

          Alegiar baten argazki onena.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!