Asteazkena, apirilak 26



18:00

Lehen sorospenen ikastaroa

Zizurkil

Urkamendi Guraso Elkarteak antolatuta, Iriarte Kultur Etxean. Interesatuek, izena eman beharko dute apirilaren 17a baino lehen Udal Bulegoetan.

Lehen sorospenen ikastaroa

Urkamendi Guraso Elkarteak antolatuta, Iriarte Kultur Etxean.

Interesatuek, izena eman beharko dute apirilaren 17a baino lehen Udal Bulegoetan.


18:30

Herriko festak antolatzeko bilera

Udaletxea, Anoeta

Ekainaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Anoetan herriko jaiak, eta horiek antolatzeko bileran parte hartzeko deia egiten diete herritarrei.

Herriko festak antolatzeko bilera Udaletxea

Ekainaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Anoetan herriko jaiak, eta horiek antolatzeko bileran parte hartzeko deia egiten diete herritarrei.


19:00

Mosaiko erraldoia

Trianguloa, Tolosa

Sarek deituta mosaiko erraldoia egingo dute, Salatzen dut leloari helduz, larriki gaixo dauden presoen egoera salatzeko.

Mosaiko erraldoia Trianguloa

Sarek deituta mosaiko erraldoia egingo dute, Salatzen dut leloari helduz, larriki gaixo dauden presoen egoera salatzeko.


19:30

Festa Batzordearen bilera

Udaletxea, Ibarra

San Bartolome jaien antolaketarekin jarraitzeko bilera egingo dute udaletxeko batzar aretoan. Festa Batzordeak Ibarrako elkarte, talde, eragile eta herritarrei bertaratzeko deia egiten die.

Festa Batzordearen bilera Udaletxea

San Bartolome jaien antolaketarekin jarraitzeko bilera egingo dute udaletxeko batzar aretoan. Festa Batzordeak Ibarrako elkarte, talde, eragile eta herritarrei bertaratzeko deia egiten die.


19:30

Tolosako Sorturen batzar eratzailea

Kultur etxea, Tolosa

- Kontseilu berriaren hautaketa. - Harreman dinamikaren hautaketa.

Tolosako Sorturen batzar eratzailea Kultur etxea

- Kontseilu berriaren hautaketa.

- Harreman dinamikaren hautaketa.



18:00
20:00

Indarkeria prebenitzeko tailerra

Gaztelekua, Alegia

Indarkeria prebenitzeko tailerra. Gazte zein helduentzat. Martxoak: 15, 22 eta 29.Apirilak: 5 eta 26Maiatzak: 3

Indarkeria prebenitzeko tailerra Gaztelekua

Indarkeria prebenitzeko tailerra. Gazte zein helduentzat.

Martxoak: 15, 22 eta 29.
Apirilak: 5 eta 26
Maiatzak: 3



11:00
19:00

Barriga Verde - Feriaz feria, erakusketa

Topic zentroa, Tolosa

Topic zentroak antolatzen duen hemezortzigarrena da, Galiziako txotxongilo-tradizioari omenaldi xume bat egiteko modua da, eta mugarri bat markatzen du. Morreu edo Demo Kultur Elkarteak, Viravolta Txotxongilo konpainiaren eskutik, 2013. urteaz geroztik egin duen bidean... 11:00-13:00 eta 16:00-19:00. (astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan) 11:00-14:00 eta 16:00-20:00. (larunbat, igande eta jai egunetan).

Barriga Verde - Feriaz feria, erakusketa Topic zentroa

Topic zentroak antolatzen duen hemezortzigarrena da, Galiziako txotxongilo-tradizioari omenaldi xume bat egiteko modua da, eta mugarri bat markatzen du. Morreu edo Demo Kultur Elkarteak, Viravolta Txotxongilo konpainiaren eskutik, 2013. urteaz geroztik egin duen bidean...

11:00-13:00 eta 16:00-19:00. (astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan)

11:00-14:00 eta 16:00-20:00. (larunbat, igande eta jai egunetan).



Ikastaroa. Norberaren bizitza ez garrazteko artea: Emozioak eta jabetzea

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Irakaslea: Pepa Bojó Ballester Egunak: Martxoaren 27tik ekainaren 5a arte (astelehenak) Ordua: 15:00-17:00 Lekua: Kultur Etxea (Trianguloa) Gaztelaniaz 10€ Emozioen gestioa funtsezko gai bat da berdintasunezko eta tratu oneko guneak sortzeko garaian. Jabetze pertsonalaren alderdi bat ere bada, zeren gaitasuna ematen baitigu autogestio eta osasun emozionalerako. Badaude geldi utzi eta blokeatzen gaituzten emozio toxikoak, eta geure bizitzeko nahi eta era benetakora bultzatzen eta hurbiltzen gaituzten emozio osasungarriak. Badaude, genero-hezkuntza emozional baten ondorioz, bizitza interpretatzeko eta erreakzionatzeko era batzuk, mugatu eta baldintzatzen gaituztenak. Garrantzitsua da guk ikastea geure mundu emozionala deszifratzen eta jakitea geure emozioak modu egoki batean gestionatzen. Argibideak eta matrikula Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan. Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea. Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383  /  berdintasuna@tolosa.eus Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

Ikastaroa. Norberaren bizitza ez garrazteko artea: Emozioak eta jabetzea Tolosako kultur etxea

Irakaslea: Pepa Bojó Ballester

Egunak: Martxoaren 27tik ekainaren 5a arte (astelehenak)

Ordua: 15:00-17:00

Lekua: Kultur Etxea (Trianguloa)

Gaztelaniaz

10€

Emozioen gestioa funtsezko gai bat da berdintasunezko eta tratu oneko guneak sortzeko garaian. Jabetze pertsonalaren alderdi bat ere bada, zeren gaitasuna ematen baitigu autogestio eta osasun emozionalerako. Badaude geldi utzi eta blokeatzen gaituzten emozio toxikoak, eta geure bizitzeko nahi eta era benetakora bultzatzen eta hurbiltzen gaituzten emozio osasungarriak. Badaude, genero-hezkuntza emozional baten ondorioz, bizitza interpretatzeko eta erreakzionatzeko era batzuk, mugatu eta baldintzatzen gaituztenak. Garrantzitsua da guk ikastea geure mundu emozionala deszifratzen eta jakitea geure emozioak modu egoki batean gestionatzen.

Argibideak eta matrikula

Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan.

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea.

Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383  /  berdintasuna@tolosa.eus

Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.



Ikastaroa. Perkusio afrikarra.

BOX.A elkartea, Tolosa

Hastapen eta hobetze mailak Asteazkenero Irakaslea: Bibiche Dartagnan Junior Izena ematea eta informazioa: 688875208

Ikastaroa. Perkusio afrikarra. BOX.A elkartea

Hastapen eta hobetze mailak

Asteazkenero

Irakaslea: Bibiche Dartagnan Junior

Izena ematea eta informazioa: 688875208



Zuberoako maskaraden inguruko erakusketa (1992-2007)

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil

Apirilaren 7tik Maiatzaren 7ra ikusgai Plazida Otaño liburutegian. Argazkilaria: Jon Mikel Insausti.

Zuberoako maskaraden inguruko erakusketa (1992-2007) Plazida Otaño liburutegia

Apirilaren 7tik Maiatzaren 7ra ikusgai Plazida Otaño liburutegian.

Argazkilaria: Jon Mikel Insausti.



Erakusketa. Maurice Sendra ilustratzailea.

Errota haur liburutegia, Tolosa

Tolosako Ikastetxeetan martxoan zehar Maurice Sendak ilustratzailearen "Piztiak bizi diren lekuan" irudi-liburua landu dute. Haur liburutegiak umeek taldeka ipuinari buruz egindako muralekin erakusketa bat antolatu du eta ilustratzaileari buruzko interesgune bat sortu: idazleari buruzko informazioa eta berak kaleratutako  este lan batzuk. Erakusketa eta interesgunea apirilaren 11tik maiatzaren 12ra ikusgai izango dira.   2017/04/11 - 2017/04/21: 10:00 - 13:30 2017/04/24 - 2017/05/12: 17:00 - 20:00

Erakusketa. Maurice Sendra ilustratzailea. Errota haur liburutegia

Tolosako Ikastetxeetan martxoan zehar Maurice Sendak ilustratzailearen "Piztiak bizi diren lekuan" irudi-liburua landu dute. Haur liburutegiak umeek taldeka ipuinari buruz egindako muralekin erakusketa bat antolatu du eta ilustratzaileari buruzko interesgune bat sortu: idazleari buruzko informazioa eta berak kaleratutako  este lan batzuk. Erakusketa eta interesgunea apirilaren 11tik maiatzaren 12ra ikusgai izango dira.

 

2017/04/11 - 2017/04/21: 10:00 - 13:30
2017/04/24 - 2017/05/12: 17:00 - 20:00

18:28
18:28

"Oporretan Euskaraz"-erako begiraleak

Zizurkil

5-6 begirale kontratatuko dira ekainaren 26tik uztailaren 21era lan egiteko. Parte hartzeko derrigorrezkoa da: -Zizurkilen erroldatuta egotea -18 urtetik gora izatea -Euskara ondo menderatzea -Elkarrizketa-talde dinamika gainditzea Izena emateko epea: apirilaren 28a. Elkarrizketa-talde dinamika: maiatzaren 5ean, 18:30ean, Pedro Maria Otaño ikastetxean.

"Oporretan Euskaraz"-erako begiraleak

5-6 begirale kontratatuko dira ekainaren 26tik uztailaren 21era lan egiteko.

Parte hartzeko derrigorrezkoa da:

-Zizurkilen erroldatuta egotea

-18 urtetik gora izatea

-Euskara ondo menderatzea

-Elkarrizketa-talde dinamika gainditzea

Izena emateko epea: apirilaren 28a.

Elkarrizketa-talde dinamika: maiatzaren 5ean, 18:30ean, Pedro Maria Otaño ikastetxean.



Liburuen merkatu txikia

Anoeta

Apirilaren 24tik 26ra, liburutegian, 16:00-19:30. (Astelehen eta asteazkenetan 11:00-13:30 ere bai)

Liburuen merkatu txikia

Apirilaren 24tik 26ra, liburutegian, 16:00-19:30.

(Astelehen eta asteazkenetan 11:00-13:30 ere bai)



10:00
19:00

Euskararen bilakaera Tolosako eta Ibarrako ikastetxeetan, erakusketa

Kultur etxea, Tolosa

Galtzaundi Euskara Taldeak dinamizatuta Tolosako Herrikide, Laskorain eta Orixeko eta Ibarrako Uzturpeko 4. DBHko ikasleek beraien ikastetxeetan euskarak izan duen bilakaera aztertu dute argazki bidez.  Tolosako Euskararen Mahaitik sortutako ekimena da. Goizez 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.

Euskararen bilakaera Tolosako eta Ibarrako ikastetxeetan, erakusketa Kultur etxea

Galtzaundi Euskara Taldeak dinamizatuta Tolosako Herrikide, Laskorain eta Orixeko eta Ibarrako Uzturpeko 4. DBHko ikasleek beraien ikastetxeetan euskarak izan duen bilakaera aztertu dute argazki bidez. 

Tolosako Euskararen Mahaitik sortutako ekimena da.

Goizez 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.