08:00-09:00. Jokalariei harrera herriko plazan. Kredentzial banaketa eta kafea. 09:30. Ongi etorri ekitaldia plazako karpan, eta Agurra herrialdeko txapeldunei. Jarraian. Karpan bertan, 1. Ligaxkako fasea. 11:00. Hamaiketakoa. Bikoteak libratu ahala eskainiko da. 11:30. 2. Fase azkarra. 12:00. Euskal Herriko I. Mus Txapelketa Azkarra. Izen ematea, 10:00etatik aurrera, plazan, 5 euro ordainduta eta edonork parte hartu dezake. 14:00. Herri bazkaria karpan. Kantu jirak alaituta. 16:00. Arratsaldeko saioa, udaletxean. 19:00. Mejikortxo taldearekin musika zuzenean, karpan. 20:00. Euskal Herriko Mus Txapelketako finala.
Clara Gutierrez Arana biologo eta etnobotanikan adituak emango du tailerra, Orendaingo Udalak antolatuta. Familia botikina (2. maila), izango da saioa. Izena emateko: 943 65 40 64 udaletxeko telefono zenbakira deituta edo agenda21@orendain.eus helbide elektronikora idatzita. 24 euro ordaindu beharko da gutxi gorabehera (ikasle kopuruaren arabera). Hurrengo saioa: Emakumeen zikloetarako landareak: nerabezaroa, hilekoa, menopausia,... (maiatzak 7).
Kirikiño aisialdi taldeak bat egin du FASFI fundazioak Venezuela, Mozambike eta Filipinetan dituen proiektuei bultzada emateko helburuarekin. Pintxo-pote solidarioa izango da.
Oinarrizko emozioak identifikatu eta ezagutu. Bi taldeetan banatuko dira umeak: 5-6 urteko umeak (10:00-11:30) 7-11 urteko umeak: 11:30-13:00 Izen emateak: udal bulegoetan martxoaren 17a baino lehen. Tailerraren prezioa umeko: 30 euro.
Oskar Tejedorren dokumentala da, gazteleraz. Gipuzkoan etxeko lanetan edota menpeko gaixoen zaintzan lan egiten duten emakume immigrante latinoamerikarrak erakusten ditu. Era berean, migrazioaren arrazoiak, migrazioak eta jatorrizko herrialdean geratzen diren seme-alabekin ezartzen dituzten harreman transnazionalen berri ematen du. Sarrera, doan.
4 urtetik gorakoei zuzendua. Ezezagunok antzerki elkartearen eskutik.
Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak kontzertua eskainiko dute, Amasako San Martin elizan.
Tolosako Musika Bandak kontzertua eskainiko du. Doan.
20:30. Zahagiardoa. 22:30. Alegiako Zazpi Astoren Gainean taldea, Azpeitiko Erniarraitz 1 taldearen aurka ariko da bertsotan.
GKO Galleryk antolatuta, 25 emakumeren lanak erakusgai jarri dituzte, Aurrez Aurre. Beatriz Alonso, Maite Gurrutxaga, Maite Rosende, Leire Salaberria, Maialen Arocena, Maria Lopez /Reskate, Amaia Arrazola, Nekane Fernandez, Guzk, Ainara Azpiazu, Pili Aguado, Amanda Arruti, Miren Gonzalez Goikoetxea, Ane Zaldibar, Hembratejon / Ainara Landaberea Sanz, Seila Fernandez Bote, Idoia Aizkorreta, Sandra Garayoa, Isabel Mujika, Oihana Ugarte, Iraia Okina, Irati Eguren, Idoia Elosegi, Nagore Amenabarro eta Leire Markinez.
Hemen ahanztura bizi den tokian, Antonio Ruizen argazkiekin osatutako erakusketa.
Indarkeria prebenitzeko tailerra. Gazte zein helduentzat. Martxoak: 15, 22 eta 29.Apirilak: 5 eta 26Maiatzak: 3
Topic zentroak antolatzen duen hemezortzigarrena da, Galiziako txotxongilo-tradizioari omenaldi xume bat egiteko modua da, eta mugarri bat markatzen du. Morreu edo Demo Kultur Elkarteak, Viravolta Txotxongilo konpainiaren eskutik, 2013. urteaz geroztik egin duen bidean... 11:00-13:00 eta 16:00-19:00. (astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan) 11:00-14:00 eta 16:00-20:00. (larunbat, igande eta jai egunetan).