Iruña-Veleiako aztarnategira bisita egingo dute goizean, eta arratsalde pasa Gasteizen. Izena ematean 30 euro ordaindu beharko da, udal bulegoetan edo liburutegian.
Bisita (Langraz Oka). Goizean aztarnategia ikusi eta arratsalde pasa Gasteizen. Izen emateak: udal bulegoetan eta liburutegian. 30 euro.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Maite(Mindu)z?: Maitasun harremanak aztertzeko tailerra egingo dute, 13 urtetik gorakoentzat. 14:00. Bazkaria, biltokian.
Clara Gutierrez Arana biologo eta etnobotanikan adituak emango du tailerra, Orendaingo Udalak antolatuta. Amatasunerako eta hazkuntzarako landare lagungarriak izango da lehen saioa. Izena emateko: 943 65 40 64 udaletxeko telefono zenbakira deituta edo agenda21@orendain.eus helbide elektronikora idatzita. 24 euro ordaindu beharko da gutxi gorabehera (ikasle kopuruaren arabera). Hurrengo saioak: Landare aromatikoak: baratzerako, aromaterapia, edariak,... (martxoak 18). Familia botikina (2. maila). (Martxoak 25 eta maiatzak 6). Emakumeen zikloetarako landareak: nerabezaroa, hilekoa, menopausia,... (maiatzak 7).
Woman Sarearen aurkezpena izango da. Karpa bat jarriko da, azken teknologia, eskultura eta pinturari buruzko tailerrak,... besteak beste. Woman sarearen abestia eta Arantza ibarrak egindako komikiaren aurkezpena izango dira, zozketa bat tarteko.
Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta, Artea, indarkeria eta feminismoa solasaldia izango da Josebe Iturriozekin. Tolosako Neska Taldeak antolatuta.
11:30. Dispertsioaren inguruko informazio kartela zintzilikatuko dute. 12:00. Bertsoak udaletxeko balkoitik. 17:30. Eskubide urraketak eta preso gaixoak, hitzaldia. Hizlariak: Teresa Toda eta Fernando Arburua. 19:30. Musika emanaldia. 20:30. Zahagiardoa arkupetan. 22:00. Filma udaletxean: Tiempos modernos, Charles Chaplin.
Demokrazia, justizia soziala, euskara eta askatasuna lelopean, bertsolariak, Txutxi Ariznabarretaren mintzaldia, musika, sagardo eta pintxoak,...izango dira. Euskal estatuari bai esateko hamaika arrazoi.
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatearen eskutik bazkaria egingo da Ostatuan.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, erretirodunen bazkaria izango da Bearzana jatetxean.
Aurtengoan Hernandorena kultur elkarteari emango zaio txapela. 16:00. Txapeldunen mus lehia zentroan. 17:30. Bukalai dantza taldearen emanaldia frontoian. 19:30. Zentroa eta Zizurkil, Joxin Azkueren eskutik hitzaldia zentroan. Ondoren, txapeldunen triki poteoa. 21:00. Txapeldunen afaria Plaza Etxeberrin. Txartelak salgai Iriarten eta Plaza Etxeberrin. Afal ostea musikaz girotuta egongo da.
Irurako ikastolak antolatuta. Bi saio izango dira, bata 16:00etan eta bestea, 18:30ean.
16:30. 80 egunean filma, udaletxean. Ondoren. Txokolate jatea, Urepele elkartean.
Udaberri Dantza Taldeak Torrelles de Llobregat eta Xixonako dantza taldeen bisita jasoko du. 16:30. Tolosako kultur etxetik hasita Torrelles de Llobregat (Herriale Katalanak) haurren eta udaberri Dantza Taldeko gaztetxoen kalejira Tolosako Alde Zaharrean barrena. 17:00. Kalejiran parte hartutakoet emanaldia eskainiko dute Trianguloa plazan. 17:00. Torrelles de Llobregat eta Xixonako helduen kalejira hasiko da, kultur etxetik eta kalejira amaitu ostean emanaldia eskainiko dute Trianguloa plazan.
Tolosaldeko Korrikak zirku bilakatuko du Berdura plaza. Hizkuntzaren malabaristak, ahots-korden funanbulistak eta bihotzaren ilusionistek bat egingo dute 20. Korrikaren eskualdeko aurkezpen festan. Zu ere euskararen bidera ateratzea nahi dute.
Amaia Maortuak emango du hitzaldia eta interpretea egongo da. Doan.
Emakume eguneko afaria egingo dute. Izena martxoaren 8a baino lehen eman beharko da, elkartean bertan dagoen orrian idatzita edo Karmen Muruari esanda edo 606 434 210era deituta.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Aburuza sagardotegian afaria egingo dute Adunako emakumeek.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Iturri-Ondo jatetxean afari musikatua egingo dute.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Elketa jatetxean bilduko dira afaltzeko.
Estricalla, Monaguillos sin Fronteras (ZGA) eta Ruille (ZGA) taldeak izango dira. Sarrera: 8 euro.
Martxoa Morearen barruan jarri dute erakusketa. Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00 eta 19:00-21:00. Ostirala: 15:00-21:00
GKO Galleryk antolatuta, 25 emakumeren lanak erakusgai jarri dituzte, Aurrez Aurre. Beatriz Alonso, Maite Gurrutxaga, Maite Rosende, Leire Salaberria, Maialen Arocena, Maria Lopez /Reskate, Amaia Arrazola, Nekane Fernandez, Guzk, Ainara Azpiazu, Pili Aguado, Amanda Arruti, Miren Gonzalez Goikoetxea, Ane Zaldibar, Hembratejon / Ainara Landaberea Sanz, Seila Fernandez Bote, Idoia Aizkorreta, Sandra Garayoa, Isabel Mujika, Oihana Ugarte, Iraia Okina, Irati Eguren, Idoia Elosegi, Nagore Amenabarro eta Leire Markinez.