Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, udaletxeko ikus-entzunezko gelan filma eskainiko dute Asteasuko Emakume Taldeak antolatuta. Ondoren, solasaldia eta merienda izango dira.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Ibarrako kultur etxea eta liburutegia itxita egongo dira.
Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna ospatu eta aldarrikatzeko P.M. Otaño ikas-komunitateko Ombu guraso elkarteak pintxo-pote berezi batera dei egiten dizue. Betaurreko moreak jantzi eta herriko plazan elkartuko gara elkarrekin pintxo-potean aritzeko. (Betaurrekoak plazan banatuko dira)
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 15:15ean, Josebe Iturriozekin solasaldia izango da liburutegian. Lana, espazio pribatu eta publikoaren arteko banaketaz ariko dira. 19:30. Ekitaldi instituzionala egingo da Kukuak Kantuz taldearen partaidetzarekin, udaletxe aurrean. Ondoren. Kantu-jira herrikoia egingo dute.
Emakumeen Nazioarteko Egunean, Berdura plazan Amasa-Villabonako emakumeen eskulanen erakusketa zabalduko da. 16:00etatik 19:00ak arte iraungo du. Tartean txokolate jatea egingo da 19:00etan eta ekimenari amaiera elkarretaratze batekin emango zaio.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, merienda egingo dute Aizpurua jatetxean. Izena eman beharko da martxoaren 7a baino lehen udaletxean edo Aizpurua jatetxean bertan.
18:00. Zineforuma Amama filma, udaletxeko pleno aretoan. Solasaldia belaunaldi ezberdinen arteko harremanak, Olatz Berastegi adituak gidatuta. Jarraian. Mokadutxoa.
Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta: 19:00. Elkarretaratzea zubian. Ondoren. Sufragistas filma udaletxeko aretoan.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, elkarretaratzea egingo dute.
19:00. Emakumeen Nazioarteko Eguneko elkarretaratzea, plazan. Ondoren. Sexijentziak askatuz, clown saioa Bazen behin clown taldearen eskutik, Elizpe zineman.
Ombu Guraso elkarteak deituta betaurreko moreak jantzi eta pintxo potera joateko deia egin dute, Emakumeen Nazioarteko eguna ospatzeko.
Martxoa Morearen barruan jarri dute erakusketa. Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00 eta 19:00-21:00. Ostirala: 15:00-21:00