07:00. Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin. Diana abestuz hasiko dugu inauteria. 07:30. Puske-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin Ospeletik. 10:00. Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko. 12:00. Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Errota ataritik. 13:30. Inauterietako partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denok elkarrekin bazkalduko dugu herriko frontoian. 18:00. Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta Lizartzako talogileak egindako taloak jateko aukera izango da.
10:30. Tolosako Erraldoi eta buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera Plaza Zaharretik. 12:00. Aiz-Orratz elkarteko txaranga irtengo da elkartetik bertatik. 12:30. Haur Jaialdia, Aiz-Orratz Elkarteak antolatuta, Leidor aretoan. Jaialdian Txantxo Lehiaketako irabazleen berri emango da. 19:00. Urdiña Txiki Elkarteak antolatuta, Kaldereroen Konpartsa aterako da, Plaza Zaharretik. 23:30. Incansables txaranga kalez kale.
11:00. Hamaiketakoa plazan, Urepele elkartearen eskutik.Ondoren. Betiko jolasak txikienentzat, eta altxorraren bila jokoa gazte eta helduentzat. Bazkaldu aurretik mozorroen desfilea, koreografia eta ahal dena, plazan.14:00. Herri bazkaria. Bazkaria norberak ekarriko beharko du. Antolakuntzak ogia, edana, kafea eta kopak jarriko ditu. Txartelak eskuragarri udaletxean, Ategin eta Urepelen 5 euroren truke. Azken eguna otsailaren 12a. 16 urtetik beherakoek doan izango dute bazkaria, baina hauek ere izena eman behar dute aipatu lekuetan. Aurten taldeka erreserba egiteko aukera egongo da.18:00. Erromeri ibiltaria tabernaz taberna.Eta iluntzean, luntxa eta Dj Txoko Urepele elkartean.
Aitz Orratz elkarteak antolatutako inauteritako haur jaialdia.
Andaluziako Titiritran taldearen eskutik, familia osoarentzat gazteleraz izango da. Piano eta antzerki objektuei zuzendutako kontzertua. Arturo eta Clementina maitemindurik dauden eta euren bizitza elkarbanatzea erabakitzen duten bi dortoka dira. Clementina alaia, ameslaria eta bizkorra da eta Arturok bere oskol gainean Clementina zaintzearen ardura darama baita berarentzat baliotsua den guztia eskaintzea ere.
Txotxongiloen konpainia irandar bat da Yase Tamam. Zahra Sabri da konpainia horren arima, zuzendaria, gidoilaria eta artista plastikoa. Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan:11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbat eta igandeetan:11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Lo efímerotitulua duen obra sorta dakar Jesus Manse pasaitarrak. 2013-2017 urte artean egindako 40 olio errealistak.
Bizibideak Gartxot Arregiren proiektua da: "Nire bizitzan zehar, nire jaioterrian Euskal Herrian, izan nitzakeen bizibide ezberdinen aukerak azaltzean du bere funtsa. Bizibide ezberdinak azaltzeko formalki irudiak autorretratuak dira". Ikuslearen konplizitatea sortzeko helburua du, bizibidea “aukeratzeko askatasunaren" hausnarketa egin dezan. Irekiera ekitaldia, urtarrilaren 27an izango da, 19:00etan.
Uemaren erakusketa ibiltaria ikusgai egongo da, Batzarremuñoko liburutegian.