Astelehena, otsailak 13



18:30

Irakurketa Kluba

Udal liburutegia, Tolosa

Jasone Osororen 12tan bermuta liburua izango da jorratzeko aukeratua. Euskaraz izango da, eta dinamizatzaile lanak Xabier Mendigurenek egingo ditu. "Maitasuna, zeloak, altruismoa, egoismoa, inbidia, erresumina, beharra, kariñoa, menpekotasuna, miseria, errua, plazera, damua, desesperazioa, nartzisismoa, beldurra, neurosia... sentimendu- sorta zabalaren sorleku dira harremanak, eta horiek denak eta askoz gehiago ageri ditu Berta protagonistak, bere bizitzaren errepasoa egin eta inportanteak izan diren pertsonekiko solasean: ama, aita, alaba, senarra..."

Irakurketa Kluba Udal liburutegia

Jasone Osororen 12tan bermuta liburua izango da jorratzeko aukeratua. Euskaraz izango da, eta dinamizatzaile lanak Xabier Mendigurenek egingo ditu.

"Maitasuna, zeloak, altruismoa, egoismoa, inbidia, erresumina, beharra, kariñoa, menpekotasuna, miseria, errua, plazera, damua, desesperazioa, nartzisismoa, beldurra, neurosia... sentimendu- sorta zabalaren sorleku dira harremanak, eta horiek denak eta askoz gehiago ageri ditu Berta protagonistak, bere bizitzaren errepasoa egin eta inportanteak izan diren pertsonekiko solasean: ama, aita, alaba, senarra..."


19:00

Xalbador, izana eta izena

Mikelasagasti auditoriuma, Anoeta

Eneko Dorronsororen dokumentala, Amets Arzallus bertsolariak aurkeztuta.

Xalbador, izana eta izena Mikelasagasti auditoriuma

Eneko Dorronsororen dokumentala, Amets Arzallus bertsolariak aurkeztuta.


19:30

Korrika Batzordearen bilera

Kultur etxea, Amezketa

Korrika batzordeak bilera egingo du kultur etxeko areto nagusian.

Korrika Batzordearen bilera Kultur etxea

Korrika batzordeak bilera egingo du kultur etxeko areto nagusian.


20:30

Comancheria

Leidor antzokia, Tolosa

Ikuslearen eguna.

Comancheria Leidor antzokia

Ikuslearen eguna.



11:00
19:00

Yase Taman-en txotxongiloen erakusketa

Topic, Tolosa

Txotxongiloen konpainia irandar bat da Yase Tamam. Zahra Sabri da konpainia horren arima, zuzendaria, gidoilaria eta artista plastikoa. Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan:11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbat eta igandeetan:11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.  

Yase Taman-en txotxongiloen erakusketa Topic

Txotxongiloen konpainia irandar bat da Yase Tamam. Zahra Sabri da konpainia horren arima, zuzendaria, gidoilaria eta artista plastikoa.

Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan:11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Larunbat eta igandeetan:11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
 


17:30
20:30

Jesus Manseren erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Lo efímerotitulua duen obra sorta dakar Jesus Manse pasaitarrak. 2013-2017 urte artean egindako 40 olio errealistak.  

Jesus Manseren erakusketa Aranburu jauregia

Lo efímerotitulua duen obra sorta dakar Jesus Manse pasaitarrak. 2013-2017 urte artean egindako 40 olio errealistak.

 



17:30
20:30

Bizibideak erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Bizibideak Gartxot Arregiren proiektua da: "Nire bizitzan zehar, nire jaioterrian Euskal Herrian, izan nitzakeen bizibide ezberdinen aukerak azaltzean du bere funtsa. Bizibide ezberdinak azaltzeko formalki irudiak autorretratuak dira". Ikuslearen konplizitatea sortzeko helburua du, bizibidea “aukeratzeko askatasunaren" hausnarketa egin dezan. Irekiera ekitaldia, urtarrilaren 27an izango da, 19:00etan.

Bizibideak erakusketa Aranburu jauregia

Bizibideak Gartxot Arregiren proiektua da: "Nire bizitzan zehar, nire jaioterrian Euskal Herrian, izan nitzakeen bizibide ezberdinen aukerak azaltzean du bere funtsa. Bizibide ezberdinak azaltzeko formalki irudiak autorretratuak dira".

Ikuslearen konplizitatea sortzeko helburua du, bizibidea “aukeratzeko askatasunaren" hausnarketa egin dezan.

Irekiera ekitaldia, urtarrilaren 27an izango da, 19:00etan.



16:30
18:30

Uemako erakusketa

Batzarremuño, Altzo

Uemaren erakusketa ibiltaria ikusgai egongo da, Batzarremuñoko liburutegian.

Uemako erakusketa Batzarremuño

Uemaren erakusketa ibiltaria ikusgai egongo da, Batzarremuñoko liburutegian.