Asteazkena, urtarrilak 25



17:30

Kulturartekotasunaren gozoak, hitzaldia

Samaniego ikastetxea,

Ikastetxeko hainbat gurasok emango dute, bi hizkuntzatan izangoa da, HHko jangelan. Haur txoko zerbitzua egongo da.

Kulturartekotasunaren gozoak, hitzaldia Samaniego ikastetxea

Ikastetxeko hainbat gurasok emango dute, bi hizkuntzatan izangoa da, HHko jangelan.

Haur txoko zerbitzua egongo da.


19:00

Korrika Batzordearen lehen bilera

Lizardi elkartea, Tolosa

Berriro ere, Korrika badator; euskararen aldeko lasterketak martxoaren 30etik apirilaren 9ra Otxandiotik Iruñerako bidea egingo du, eta Tolosatik apirilaren 4an pasatuko da. Hori horrela, Tolosako Korrika Batzordea abian jartzeko unea da, eta bertan parte hartzera gonbidatu dituzte parte hartzeko gogoa duen edonor erakunde edo talde bateko ordezkari ez bada ere.

Korrika Batzordearen lehen bilera Lizardi elkartea

Berriro ere, Korrika badator; euskararen aldeko lasterketak martxoaren 30etik apirilaren 9ra Otxandiotik Iruñerako bidea egingo du, eta Tolosatik apirilaren 4an pasatuko da. Hori horrela, Tolosako Korrika Batzordea abian jartzeko unea da, eta bertan parte hartzera gonbidatu dituzte parte hartzeko gogoa duen edonor erakunde edo talde bateko ordezkari ez bada ere.


19:30

Aralarko pista proiektuaren inguruko bilera

Kultur etxea, Amezketa

Aralarren egin nahi duten ia 20 kilometroko pistaren inguruko informazio bilera izango da.  

Aralarko pista proiektuaren inguruko bilera Kultur etxea

Aralarren egin nahi duten ia 20 kilometroko pistaren inguruko informazio bilera izango da.

 


20:00

Potosi, hitzaldia

Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa, Tolosa

Ander Izagirrek eskainiko du potosi hitzaldia. Cerro Rico de Potosi, mendi guztien enperadorea, mineral guztien piramidea, altxor guztien palazioa, zabortegi bat da orain: egunero lurpera sartzen diren hamar mila meatzarien gainean erortzeko zorian dagoen hondakin-mordoa. Potosin aberastasun handienaren eta pobrezia gorrienaren mekanismoak daude.Potosin biolentzia dago. Eta katearen amaieran hamabi urteko neska bat dago, meatzera lanera sartzen dena. Neska horren izena Alicia da eta Potosik bere istorioa kontatzen du.

Potosi, hitzaldia Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa

Ander Izagirrek eskainiko du potosi hitzaldia.

Cerro Rico de Potosi, mendi guztien enperadorea, mineral guztien piramidea, altxor guztien palazioa, zabortegi bat da orain: egunero lurpera sartzen diren hamar mila meatzarien gainean erortzeko zorian dagoen hondakin-mordoa.

Potosin aberastasun handienaren eta pobrezia gorrienaren mekanismoak daude.Potosin biolentzia dago. Eta katearen amaieran hamabi urteko neska bat dago, meatzera lanera sartzen dena. Neska horren izena Alicia da eta Potosik bere istorioa kontatzen du.



11:00
19:00

Yase Taman-en txotxongiloen erakusketa

Topic, Tolosa

Txotxongiloen konpainia irandar bat da Yase Tamam. Zahra Sabri da konpainia horren arima, zuzendaria, gidoilaria eta artista plastikoa. Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan:11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbat eta igandeetan:11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.  

Yase Taman-en txotxongiloen erakusketa Topic

Txotxongiloen konpainia irandar bat da Yase Tamam. Zahra Sabri da konpainia horren arima, zuzendaria, gidoilaria eta artista plastikoa.

Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan:11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Larunbat eta igandeetan:11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
 


'Ulertezinaren lanbro azpian' erakusketa

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil

Ainara Altuna Etxeberriaren margo lanak.

'Ulertezinaren lanbro azpian' erakusketa Plazida Otaño liburutegia

Ainara Altuna Etxeberriaren margo lanak.


09:00
13:00

Saharako elkartasun bilketa

Alegia

Tolosaldea Sahararekin elkartearekin bat eginda, Alegiako Udalak janari bilketa jarri du martxan. Gizarte zerbitzuetan utzi ahal izango dira, eta baita San Juan ikastetxean.

Saharako elkartasun bilketa

Tolosaldea Sahararekin elkartearekin bat eginda, Alegiako Udalak janari bilketa jarri du martxan.

Gizarte zerbitzuetan utzi ahal izango dira, eta baita San Juan ikastetxean.


17:30
20:30

Jesus Manseren erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Lo efímerotitulua duen obra sorta dakar Jesus Manse pasaitarrak. 2013-2017 urte artean egindako 40 olio errealistak.  

Jesus Manseren erakusketa Aranburu jauregia

Lo efímerotitulua duen obra sorta dakar Jesus Manse pasaitarrak. 2013-2017 urte artean egindako 40 olio errealistak.