Garbiñe Etxaniz elikadura integratiboan aholkulari-laguntzaileak emango du saio. Edukiak: ying yang teoria, elikagaiek nola sendatu eta gaixotu gaitzaketen… eta negurako menu eredu bat prestatu eta dastatuko da. Prezioa: 20 euro inguru (partaide kopuruaren arabera). Antolatzaileak: Orendaingo kontsumo taldea eta Orendaingo Udala.
Ainara Altuna ilustratzailearen lanak jarriko dituzte ikusgai.
"Menpekotasuna aurpegi desberdinak dituen bidea da". Lehenengo tragotik alkohola nerbio sistema zentralaren depresore bihurtzen da. Honek burmuinaren goi funtzionamenduak loak hartzen ditu, jokaera eta emozioak aztoratuz. Azalpenak, Alkoholiko Anonimoen eskutik izango dira hitzaldian.
Abenduan eginiko Argazki Rallyko parte hartzaileen argazkien aukeraketarekin eginiko proiekzioa eskainiko da, Batzarremuñoko aretoan. Ondoren, sari banaketa egingo da, eta pintxo batzuk dastatzeko aukera izango da, Elordi elkartean.
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da. Bertako irabazleek Ibarran bertan jokatuko den Gipuzkoako kanporaketarako sailkatuko dira.
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da. Bertako irabazleek Ibarran jokatuko den Gipuzkoako kanporaketarako sailkatuko dira.
Dama eta Hilotz taldeen kontzertuek emango diote hasiera 2017 urteari. urtarrilak 13 ostirala, 22:30etan.Sarrera: 6 euro.
Anoetako Gaztetxeak antolatuta izango dira kontzertuak. Sarrera: 3 euro.
Txotxongiloen konpainia irandar bat da Yase Tamam. Zahra Sabri da konpainia horren arima, zuzendaria, gidoilaria eta artista plastikoa. Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan:11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbat eta igandeetan:11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
10:00-13:00 / 16:00-20:00. Trianguloa plazan jarri dute urtero moduan, eta bidaia bat, euro 1, hiru bidaia, 2 euro eta zortzi bidaia 5 euro ordaindu beharko dira.
Sos Arrazakeriak eta Mugak antolatutako erakusketa da.
Haurreskola Partzuergoan izen emateko epea zabaldu dute 0-3 urte arteko haurrentzat. Eskaerak egiteko inprimakia, haur eskolan bertan. Edota informazio gehiago: 943 68 35 89.
Ibarrako Udalak abenduaren 23an eginiko gobernu batzordean Euskal Herria kaleko 18-2 zenbakietan dauden gazteentzako alokairuzko etxebizitzetarako itxarote zerrenda egitea adostu zuen.