Ramon Maduit psikologoak eskainiko du hitzaldia. Haurdunaldiaren, erditzearen eta erditze osteko garaiari buruzko lanketa sakona egina du.
Txotxongiloen konpainia irandar bat da Yase Tamam. Zahra Sabri da konpainia horren arima, zuzendaria, gidoilaria eta artista plastikoa. Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan:11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbat eta igandeetan:11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
10:00-13:00 / 16:00-20:00. Trianguloa plazan jarri dute urtero moduan, eta bidaia bat, euro 1, hiru bidaia, 2 euro eta zortzi bidaia 5 euro ordaindu beharko dira.
Sos Arrazakeriak eta Mugak antolatutako erakusketa da.
Haurreskola Partzuergoan izen emateko epea zabaldu dute 0-3 urte arteko haurrentzat. Eskaerak egiteko inprimakia, haur eskolan bertan. Edota informazio gehiago: 943 68 35 89.
Ibarrako Udalak abenduaren 23an eginiko gobernu batzordean Euskal Herria kaleko 18-2 zenbakietan dauden gazteentzako alokairuzko etxebizitzetarako itxarote zerrenda egitea adostu zuen.