Doako puzgarriak eta haur parkea, Zerkausian, 2-8 urte bitarteko haurrentzat. 09:30-12:30. Hariak mugituz tailerra Topic zentroan, 8 urtetik gorako haurrentzat. 10:00-13:00. Make it tailerra BOX.An, 10-16 urte bitarteko gaztetxoentzat. 17:00-20:00. Topagunean Maker teknologien tailerra, 12-16 urte bitarteko gaztetxoekin. 17:00. Ene Kantak Astonauta, Leidor aretoan. 18:30. Itsasminez txotxongilo taldea Topic zentroan.
Sukaldaritza sortzailea: Plater gaziak, plater gozoak, Gabonetako jakiak, produktu osasuntsuak.
Gabonetako egitarauaren barruan: 10:00-11:30. 6-8 urte bitarteko haurrentzat ekintzak gaztelekuan. 11:30-13:00. 9-11 urte bitartekoentzat ekintzak gaztelekuan. 17:00. Zinea haurrentzat.
Zurrumurru Antzerki Taldearen eskutik, 4-9 urte artekoentzat.
ENE KANTAK, Astonauta ikuskizuna haurrentzako. Musika eta dantza. Irurako ikastolak antolatuta.
Ipuinen mundua familian. Ipuina eta bertsoa 17:30ean Plazida Otaño liburutegian. San Millan, Otaño eta Pello Errotako umeak ipuinak bertsotan abestuko dituzte eta bapatekoan Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Haritz Mujika eta Unai Mendizabal.
Lau urtetik gorako haurrentzat izango da, euskaraz. Sarrerak: Topic-eko leihatilan edo www.topictolosa.com
Tolosa&Co-ren eskutik, Tributo a Fito & Fitipaldisen kontzertua izango da. Fito&Fitipaldis taldearen abestiak jotzen dituen Malagako musika taldea da.
19. urteurrenaren barruan, Atila y los Unos eta Dj Bull izango dira, Bonberenean. Sarrera doan.
Larraulgo Ekomuseoan binilozko diskoak ikusgai, entzungai eta dantzagai egongo dira.
Txotxongiloen konpainia irandar bat da Yase Tamam. Zahra Sabri da konpainia horren arima, zuzendaria, gidoilaria eta artista plastikoa. Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan:11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbat eta igandeetan:11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Gotzon Huegun artistaren taila eta eskultura erakusketa. Inaugurazioa: 19:30ean, azaroaren 18an.
10:00-13:00 / 16:00-20:00. Trianguloa plazan jarri dute urtero moduan, eta bidaia bat, euro 1, hiru bidaia, 2 euro eta zortzi bidaia 5 euro ordaindu beharko dira.
Sos Arrazakeriak eta Mugak antolatutako erakusketa da.
Monica Bernabe eta Gervasio Sanchezen argazkiekin osatutako erakusketa da.
Laskorain ikastolak urtero antolatzen duen Merkatu Txikia izango da. 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 egongo da zabalik.
Arratzainen Gabonetako I. Futbol Kanpusa jokatuko da, 2005etik 2008ra jaiotako neska-mutilekin.
Xake txokoa eta ipuin kontaketak ingelesez eta euskaraz egongo dira. Liburutegiaren ordua, 09:00tik 13:30ra izango da eta arratsaldez itxita egongo da.