09:00-13:00. Ibarrako Babarrunaren VII. Lehiaketa herrikoia. 11:00. Buruzapia nola jantzi ikastaroa. 12:00. Ibarrako IV. Txapelketa sagardoa nork ondoen bota. 13:00. Herrialde ezberdinetako babarrun dastatzea. 14:30. Babarrun jatea. 16:30. Sari banaketa. 18:30. Kantu bira herrian zehar. 20:30. Afari-merienda gaztetxean. Ondoren. Dantza festa gaztetxean.
Gotzon Huegunek bere teknika ezagutzeko tailer praktikoa emango du. Izen ematea: azaroaren 25a baino lehen udal bulegoetan.
Udazkeneko kultur egitarauaren barruan, eta Euskararen Eguna dela eta, Larreta esnekiek eskainitako tailerra.
11:00. Haurrentzako jolasak.11:30. Mugikorrak euskaraz erabili; aplikazioak, itzultzaileak … tailer praktikoa.12:00. Komunikaziorako estrategiak hizkuntzaz haratago. 13:00. Euskal zunba herrikoia.Egunean zehar herriko jostunak, trikitilariak eta pandero jotzaileak ibiliko dira. Ekintza guztiak herri gunean izango dira (eguraldi txarra eginez gero, kultur etxean).
12:00. Bertso triki poteoa, herrian zehar. 14:00. Gaztaina bazkari herrikoia. Ondoren. Bertso saioa Andoni Egaña eta Iñigo Gorostarzurekin. Iluntzean. Luncha eta jarraian Dj-a.
Euskararen Nazioarteko Eguna denez, Altzoko Udalak eta Otsabiope Gaztetxeak elkarrekin antolatu dute ekitaldia, plazan. Euskararen aldeko aitorpena egiteaz gain, hamaiketakoa izango da. Halaber, euskarari bultzadatxo bat eman nahirik, merkatuan dauden euskarazko produktuen katalogoa banatu da herriko etxeetan, 0-12 urtekoentzat eta 12-16 urtekoentzat bereizita.
13:00. Meza, Larraitzeko ermitan. Ondoren. Bazkaria, Larraitz jatetxean. Izena emateko azken eguna: azaroak 30. Udaletxeko 943 65 29 00 telefono zenbakira deituta.
Bonberenearen 19. urteurreneko ospakizunen barruan, Babarrun jatea egingo dute Bonberenean bertan.
17:00. Portugaldik etorriko da Marcelo Lafontana taldea, Peregrinaçao lanarekin. Gaztelaniaz izango da, eta 7 urtetik gorakoei zuzendua, Leidor antzokian. 18:00. Argentinatik etorriko da Julia Sigliano taldea, Los Mundos de Dondo lanarekin. Gaztelaniaz izango da, eta familia osoari zuzendua, Plaza Berria. 18:30. Kataluniatik etorriko da Centre de Titelles de Lleida taldea, Kissu lanarekin. Gaztelaniaz izango da, eta familia osoari zuzendua, Topic zentroan. 20:30. Itxiera ekitaldia izango da, Topic zentroan. Aurtengo ekitaldiaren haur epaimahaiaren saria emango da, eta Centre de Titelles de Lleida taldea, FETEN eta Frantxis Lopez landetxea omenduko dituzte.
Irune Alfonsoren eskutik, Tolosako Neska Taldeak antolatuta.
18:30. Gaztaina jatea, plazan.19:00. Ekitaldi nagusia udaletxe aurrean: Adierazpen instituzionala. Musika, kantu eta dantza emanaldia eta bideokliparen proiekzioa.19:30. Poteoa, herriko trikitilari, bertsolari eta abeslariek girotuta.
III. Pello Mari Otaño bertso paper lehiaketaren aitzakian afaria izango da, Plaza Etxeberri jatetxean. Afalostean, sari banaketa egingo dute. Txartelak: 20 euroren truke. (Plaza Etxeberri eta Iriarten) Edota, harituz.bzt@gmail.com helbidean edo 695 751 450 telefono zenbakian.
Alegiako Gaztetxearen 29. urteurrenaren barruan: Lehendakari muertos taldearen kontzertua.
Larraulgo Ekomuseoan binilozko diskoak ikusgai, entzungai eta dantzagai egongo dira.
TARGAZKI Tolosako Argazkilarien Elkarteak antolatuta. ARGIZAIOLA 2015 sarira aurkeztutako argazki sailkatuen eta irabazleen erakusketa da.
Amnistia Internazionalak jarritako erakusketa.
Txotxongiloen konpainia irandar bat da Yase Tamam. Zahra Sabri da konpainia horren arima, zuzendaria, gidoilaria eta artista plastikoa. Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan:11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbat eta igandeetan:11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Gotzon Huegun artistaren taila eta eskultura erakusketa. Inaugurazioa: 19:30ean, azaroaren 18an.
10:00-13:00 / 16:00-20:00. Trianguloa plazan jarri dute urtero moduan, eta bidaia bat, euro 1, hiru bidaia, 2 euro eta zortzi bidaia 5 euro ordaindu beharko dira.