11:00-12:00. Talo jatea herritarrentzat eta jolasak ikasleentzat, plazan.12:00-12:30. Euskaraz bizi nahi dut abestia abestu eta Zazpi jauzi dantzatuko dute.17:00. Ekuatore Gineako ipuinak eta jokoak, Estrella Ndong eta Idoia Sanchezen eskutik, udaletxeko balio anitzeko gelan.
15:15. Ikastolako umeak kalejiran plazaraino joango dira trikitilariekin (eguraldi txarra eginez gero, frontoian egingo da). 15:30. Udalaren adierazpena, udal ordezkari batek egina. Jarraian. Euskararen Nazioarteko Egunari buruzko pregoia irakurriko dute LH 6ko bi ikaslek. 15:45. Euskararen Txantxangorria ikuskizuna (ikastolako haurrek prestatua) eta Arraroa noski abestia. Irura eta Anoetako euskara ikasleak gonbidatu dituzte haurrekin batera abestera. 16:00. Gaztaina jatea.
18:00. Adunako herritarrek parte hartuko dute, eta euskararekin zerikusia duten argazki edota bideo laburrak aurkeztu beharko dituzte, eta sari banaketa izango da.
Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzien Fakultateko Talde Kritikoaren eskutik, Ibarrako gaztetxean.
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Sendotu arnasguneak gure herritik hasita tailerra, liburutegian.Orendaingo Udalak eta Uemak antolatuta.
Altzoko Elordi elkarteak antolatuta, 6. Begiradak zine-aldiaren barruan, Kalebegiak, 12 begiradaren azken lau laburpenak eskainiko dira, udaletxean. Ondoren. Zine-aldiari amaiera emateko, pintxo batzuk jateko aukera izango da Elordi elkartean.
Alegiako Gaztetxearen 29. urteurrenaren barruan: 21:00. Zahagi ardoa. 22:30. Anari bakarlariaren kontzertua
Madrildik etorriko da In-Pulso taldea, Fauno lo bello y lo monstruoso lanarekin. Hitzik gabea izango da, eta helduei zuzendua.
Udazkeneko kultur egitarauaren barruan, Anariren kontzertua izango da.
Gente Mayor Cadizeko taldea eta Hyedra taldea igoko dira Bonbereneako oholtzara.Sarrera:8 euro.
Orbela Gauaren barruan ariko dira, Hasier Oleaga (bateria), Julen Izarra (saxoa) eta Jorge Abadias (gitarra).
Larraulgo Ekomuseoan binilozko diskoak ikusgai, entzungai eta dantzagai egongo dira.
TARGAZKI Tolosako Argazkilarien Elkarteak antolatuta. ARGIZAIOLA 2015 sarira aurkeztutako argazki sailkatuen eta irabazleen erakusketa da.
Amnistia Internazionalak jarritako erakusketa.
Txotxongiloen konpainia irandar bat da Yase Tamam. Zahra Sabri da konpainia horren arima, zuzendaria, gidoilaria eta artista plastikoa. Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan:11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbat eta igandeetan:11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Gotzon Huegun artistaren taila eta eskultura erakusketa. Inaugurazioa: 19:30ean, azaroaren 18an.
10:00-13:00 / 16:00-20:00. Trianguloa plazan jarri dute urtero moduan, eta bidaia bat, euro 1, hiru bidaia, 2 euro eta zortzi bidaia 5 euro ordaindu beharko dira.