Aiztondoko maskaradarako entsegua asteazkenean

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 28a, 13:42

Maiatzaren 7an Xiberoko maskarada egingo da Aiztondon. Goizean, maskaradan egiten den joko bat egingo dute Adunan eta herritarrek oilasko jokoko, Axeri dantzako eta Santa Agedako pasarte batzuk dantzatu eta kantatuko dituzte. Entsegua egingo dute, asteazkenean, apirilak 29, 19:00etan Elordi plazako aretoan.

Maiatzaren 7an Larraulgo plazan egingo da maskarada arratsaldez, baina goizean, barrikada izeneko jokoak egingo dira herriz herri. Adunara 12:00etan joango dira eta Zuberoatik 50 lagun inguru etorriko dira. Haiei ongi etorria eta eskerrak emanez barrikada propioa prestatuko dute adunarrek.

Herriko ohituraz jantzita etorriko da ekitaldia eta zortzi minutuko saio txiki bat antolatu dute, oilasko jokoa, Axeri dantza eta Santa Agedako dantza eta kantuen pasarteak hartuz.

Axeri dantzako taldearekin dantza egitera animatu nahi dituzte adunarrak eta horretarako entsegurako eguna jarri dute. Asteazkena, apirilak 29, 19:00etan Elordi plazako aretoan.

Aurrez, 18:30ean eta kultur aretoan, herriko festak antolatzeko lehen bilera egingo da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!