Txindokin mina hartutako emakume bat erreskatatu du Ertzaintzak

Tolosaldeko Ataria 2016ko aza. 28a, 11:21

Erreskatea atzo eguerdian izan zen. Ertzaintzak azaldu duenez, nazionalitate frantsesa duen eta 72 urte dituen emakumea erreskatatu zuten, Txindoki mendia igotzen ari zela mina hartu eta gero. Dirudienez, orkatila hautsi zuen erorketa batengatik.

 

Emakumearen taldeko kide batek SOS Deiara deitu zuen eta mina hartutakoak ezin zuela oinez jarraitu adierazi zien. Ertzaintzaren helikopteroa joan zen lekura eta zauritua jaso ondoren, Donostiako Suhiltzaileen heliportura eraman zuen, eta handik anbulantzia batean Donostiako Ospitalera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!