Abaltzisketako Sanjoanetan umeak protagonista

Andoni Uzkudun 2016ko eka. 25a, 13:27

Sanjoanetako ekitaldi ezberdinen barruan, umeen jolasak ospatu dira Abaltzisketako frontoian. Etxeko txikienek gozatzeko aukera ederra izan dute. Arratsaldean, mus txapelketa ospatuko da.

Egitaraua:

Ekainak 25, larunbata

11:00. Ume jolasak.

15:30. XIV. Mus Txapelketa (bikoteko kide batek gutxienez abaltzisketarra izan behar du).

21:00. Sagardo dastaketa, herriko plazan (afaria norberak eramanda). Kafea laguntzeko Mikel Artola eta Beñat Iguaran bertsolariak ariko dira.

Ondoren, Zesuma taldea.

Ekainak 26, igandea

12:00. Desafioa: bi neska, Maika iturendarra eta Irune labaiendarra, Iñaki Aierbe ataundarraren kontra. (Neskak bi eskuekin eta mutila batekin).

18:00. Zaldi lasterketa, Amezketatik Abaltzisketara. Ondoren, herritarren arteko jokoak.

20:30. Herri afaria. Postrea festa batzordeak jarriko du. Jarraian, erromeria Elustondo anai-arrebekin.

22:00. Erromeria Elustondo anai-arrebekin.

Uztailak 3, igandea

San Pedro Eguna Larraitzen

12:30. Meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa eta trikitilariak.

Arratsaldean. Trikiti doinuak iluntzera arte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!