Haurren artean finala izan dute, bi haurrek berdinketa lortu baitute parte hartzaileek egin behar zuten bina txandatan. Uxue Artola izan da irabazlea eta Urtzi Murua azpitxapelduna. Helduetan Axintxio Otamendik irabazi du.
Toka txapelketari ekin aurretik, trikitilariek alaitu dute herria, eta erretirodunek hamaiketakoa hartzeko denbora izan dute.
Arratsaldean jarraituko du festak Abaltzisketan, 19:00etan hasiko den Anje Duhalde bakarlariaren emanaldiarekin. Ondoren, 21:00ak inguruan, barrikotea izango da herriko plazan. Jatekoa bakoitzak berea eraman beharko du. Eguna bukatzeko, Unsain anaiekin erromeria plazan.